2022ko ekainaren 24a

Ikusi ibilbideak

Euskadik eta Bizkaiko lurraldeak ongietorria ematen dizuete The Culinary Nation-era.

Hemen kultura paregabe batera eta balio eta ohitura errotuak dituen herri batera hurbilduko gaituen bidaia hasten da. Gastronomia pasioa den leku bat.

Euskal erakundeak hurrengo iraultza gastronomikoaren buru izateko lanean ari dira; jatorriarekiko errespetutik abiatuta bikaintasuna lortzeko gai diren euskal sukaldari eta ekoizleen lanean inspiratuta. Eta berrikuntzan eta foodtechean erreferente izan nahi dugu; ekintzailetzarako, ezagutzaren garapenerako eta etorkizun hurbila diseinatuko duten profesional handien talenturako espazio berriak garatuz.

Euskadi estatuko industria-kontzentrazio handienetakoa da eta gure kalitate-mailek Europako abangoardian kokatzen gaituzte natura-guneen dentsitateetan. Autogobernu maila altuarekin, Euskadik Espezializazio Adimendunean zentratzen ditu bere ahaleginak, zehatzago esanda 4.0 Fabrikazio Aurreratuan, Energian, Osasunerako Biozientzietan eta FoodTechen.

Elikagaien balio-katea estrategikoa da eta Euskadiko BPGren % 10,6 da, eta Eusko Jaurlaritzaren elikadura-politika Europako estrategian finkatzen da, “baserritik mahaira” elikadura-ekosistema bakar, seguru, iraunkor eta osasungarria garatzeko.

Euskadi eta Bizkaia dastatzera gonbidatzen zaitugu. Kalean, lagunekin, gozatzen den kultura ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Zatoz leku apartetan galtzera, tradizioa su motelean prestatzen den toki batera, txingarren artean arrantza-portuetan, mahastietan eta upategietan. Zatoz euskal gastronomia gauza paregabea egiten duten merkatuak eta produktuak ezagutzera, ezagutu itzazu jatetxe ospetsuak eta horietako abangoardiako sukaldariak. Eta murgildu zaitez bertako giroan Euskadin pintxo deitzen diogun sukaldaritza-artea dastatzeko, miniaturazko goi-gastronomiako mokadu bat, bere barietate eta kalitateagatik harrituko zaituena. Ongi etorri The Culinary Nationera!

Ikusi ibilbideak